Bikote heterosexualen inguruko hausnarketa egin du Jon Uriartek

Bikote heterosexualen inguruko hausnarketa egin du Jon Uriartek https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bikote-heterosexualen-inguruko-hausnarketa-egin-du-jon-uriartek/@@download/image/20122137767jonuriarteazala.jpg
2012/12/13
berria
Bikote heterosexualen inguruko hausnarketa egin du Jon Uriartek
Elgoibarko Kultur Etxean otsailaren 18ra bitarte ikusgai da Jon Uriarte hondarribitarraren 'The men under the influence' argazki erakusketa. Galeriak, bikote heterosexualen arteko harremanetan azken urteetan egon diren aldaketak aztertzen ditu argazkilariak.


Erakusketa bi atalek osatzen dute, batean, emakumeen arropekin jantzitako gizonezkoen erretratuak agertzen dira eta, bigarrenean berriz, 'Nuevos Organismos' atalean, argazkilariaren jarduera artistikoaren eta naturaren arteko harremanetik abiatzen da. Argazkilariak, bigarren atal honetan eredu sozial, ekonomiko eta teknologiko berriek naturan izan duten eragina azpimarratu nahi izan du.
Erakusketa zabalik izango da Elgoibarko Kultur Etxean, egunero igandeetan izan ezik, arratsaldeko 18.30etatik 20:30etara, otsailaren 18ra bitarte.