Bikote batek konfinamendua filmatu du 9 zinema zuzendariri omenaldia eginez
28 metro karratu, denbora amaigabea eta zinemarekiko maitasuna izan dira bikote frantziar honek beraien zinema zuzendari gogokoenei omenaldi polit hau egitera bultzatu dutenak.

Briac Durand eta Joséphine Onteniente, entzierroa apartamentu txiki batean pasatzen ari diren bi sortzaile direa. Durand zuzendaria eta Onteniente aldiz ilustratzailea, zinemari omenaldia egitea erabaki dute film labur dibertigarri honetan. Bikoteak konfinamendua beraien zuzendari gogokoenen erara munduari erakustea erabaki dute.
Wes Andersonetik Martin Scorsese-ra eta Quentin Tarantinoraino, sortzaileek eguneroko eszenak grabatu dituzte zinemagile bakoitzaren estiloan. Gozatu!