Bikini energia emailea

Eguzki paneltxoz jositako bikinia! Hau bai udako hita! Euskal Herriko hondartzetan, lakuetan, igerilekuetan edo erreka bazterretan ez da entxuferik izaten; oraingoz ez behintzat! Horrelakoetan, zer egin sakelako telefonoaren, mp3aren edo dena delakoaren bateria agortuz gero? No problem! Irudiko bikini horrek eguzkitiko energia jasotzen du eta USB bidezko loturari esker gure gadgetak kargatzeko erabil dezakegu. Originala denik behintzat ez dugu ukatuko