Bikingoak Ameriketara orain dela mila urte iritsi ziren

Bikingoak Ameriketara orain dela mila urte iritsi ziren Zientzialari talde baten ikerketen emaitzen arabera, bikingoek Kristobal Koloni aurrera hartu zioten. Europa iparraldeko bikingoak jada Ameriketan zeuden 1021. urtean “Nature” aldizkarian argitaratu duenaren arabera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bikingoak-ameriketara-orain-dela-mila-urte-iritsi-ziren/@@download/image/617138b6240000a73d507eef.jpg
2021/10/27

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Zientzialari talde baten ikerketen emaitzen arabera, bikingoek Kristobal Koloni aurrera hartu zioten. Europa iparraldeko bikingoak jada Ameriketan zeuden 1021. urtean “Nature” aldizkarian argitaratu duenaren arabera.
Bikingoak Ameriketara orain dela mila urte iritsi ziren

Bikingoek distantzia luzeak bidaiatu zituzten euren itsasontzi ezagunetan. Egonlekuak ezarri zituzten Islandian, Groenlandian, eta baita, Kanadan ere. Azken hau noiz izan zen argitzeke zegoen oraindik, ordea. 

Azkenik, ikerlari  talde batek, Ameriketan bikingoen presentzia zehaztasunez datatu du garai hartako egurrean erradiazio kosmikoak utzitako arrastoei esker. Honela, aditu hauek forgatu dute iparraldeko europearrak Amerikako kontinentean presente zeudela K. O. 1021. urtean, hau da, zehazki orain dela 1000 urte atzera. Informazio berri honek, gizakiak planeta guztia migratu zuen data aurreratzen du, Kristobal Kolon iritsi baino 500 urte lehenagora, hain justu. 

Ikertutako egur zatietan, hiru zuhaitz ezberdinenak, nabari da mozteko moduagatik metalezko marrazekin eginak izan zirela. Material hau ez zuten bertako biztanle indigenek ekoizten. Baina nola jakin ahal izan da urte zehatza? 992. urtean eguzki ekaitz izugarri bat gertatu zen eta horrek zuhaitzen eraztunetan erradiokarbono ugari utzi zuen datozen urteetan mantendu zena. 

Aztertutako hiru egur zatietan atzeman zitekeen erradiokarbonoa. Eta horrela jakin ahal izan dute 1021. urtean jarda bikingoak Amerikako kontinentean zeudela. Hori bai, zenbatetan iritsi ziren bikingoak ameriketara eta bere egonaldien iraupena ezezagunak dira oraindik. Egun ezagutzen diren datuen erabera egonaldian motzak izan ziren eta ez zuten eragin askorik izan kontinentean.