Bizkaiko Bertsolari Txapelketa datorren urtera atzeratzea erabaki da

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa datorren urtera atzeratzea erabaki da Bertsozale elkarteak aditzera eman duenez ez dago saioak burutzeko baldintza egokirik eta horregatik txapelketa atzeratzea erabaki da. Hala ere planak sustatzen jarraituko dutela adierazi dute "kultura segurua delako". https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bikaiko-bertsolari-txapelketa-datorren-urtera-atzeratzea-erabaki-da/@@download/image/299dffcf-8981-4bdf-bcd1-0c7b1ce042e8.jpeg
2020/09/28

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Bertsozale elkarteak aditzera eman duenez ez dago saioak burutzeko baldintza egokirik eta horregatik txapelketa atzeratzea erabaki da. Hala ere planak sustatzen jarraituko dutela adierazi dute "kultura segurua delako".
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa datorren urtera atzeratzea erabaki da

Udabarria Bertsotan txapelketa amaitu da eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketan abestuko duten bertsolarien zerrenda ere zehaztu da. Alta, Bertsozale Elkarteak aditzera eman duenez ez da aurten txapelketa nagusa ospatuko: "zalantza eta bilera askoren ostean, Covid-19ak eragindako egoera tarteko, Bizkaiko Bertsozale Elkartean Bizkaiko Bertsolari Txapelketea atzeratzea erabaki dugu, printzipioz datorren urtera".

Aipatu dute, txapelketak parte hartzaileengan eragin handai dutela, euren ikusgarritasuna areagotzen bait uplaza honek. Urte berezia izanik aurtengoa, uste dute zaila dela aukera berdintasuna bermatzea: "Batetik, saioen ezaugarriak pandemiaren bilakaeraren arabera aldatu daitezke eta, bestetik, sailkapen izaera duenez, saio batetan parte hartu ahal ez izateak, Txapelketa osoa galtzea eragingo luke".

Nahiz eta Bertsozalek uste saioak egiteko baldintzarik ez dagoela, bestelako saio mota asko antolatu daitezkeela uste du: “Kultura segurua dela berretsi nahi dugu eta guztiok seguru egonda egiteko moduko saioak antolatu daitezkeela uste dugu”. Horregatik, udazken honetarako bertso saioen zirkuito txiki bat antolatzen ari dira. “Kulturak merezi duelako eta bertsozaleek ere bai”. Xehetasunak aurrerago azalduko dituztela aipatu dute.