Bihotz oneko lapurra

Bihotz oneko lapurra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bihotz-oneko-lapurra/@@download/image/17p5-1.jpg
2012/12/13
berria
Bihotz oneko lapurra
Hona hemen bihotz oneko lapurraren hamaikagarren bertsioa! Tel Aviv inguruko herri batean lapur bat loredenda batean sartu eta jabearen emakumeari diru guztia emateko esan zion. Andreak 140 bat euro eman zizkion, baina ondoren, erreguka hasi zitzaion, dirua hiru seme-alabak aurrera ateratzeko behar zuela esanez. Lapurrak hasieran ez zion kasurik egin, eta dirua hartu eta ihes egin zuen. Gero, ordea, nonbait damutu, dendara itzuli eta ebatsitakoaren %20 eman zion andreari.