Bihartik larunbatera izango da Goierriko Jazzaldia
Bihartik larunbatera izango da Goierriko Jazzaldia, eta Araman eta Ordizian antolatu izan bada ere, aurtengoan Ordizian izango dira emanaldi guztiak. Jaialdiak Goierriko eta inguruko haur, gazte eta helduei jazz musika gerturatzea du helburu.
Bihar, hilak 4, Geraldinek Urdina lana aurkeztuko du udaletxeko arkupeetan, 22:00etan, Ricardo Urrutia gitarra-jotzailearekin batera. Euskarazko, ingelesezko eta portugesezko abestiak joko dituzte.

Ostiralean, Lipe Court Band arituko da plaza nagusian, 19:00etatik aurrera. Jarraian, 20:30ean, Irati Bilbaok emango du kontzertua, eta Begin izeneko lehen diskoko kantuak joko ditu. Ondoren, Burrunbazale txaranga ibiliko da kaleetan, eta 23:00etan, The Wilsons Organ Trioren txanda izango da.
Larunbatean, Ordiziako Musika Eskolako musikari helduen taldea, Bosswing Jazz Band, izango da plaza nagusian, 19:00etatik aurrera. Motelas taldeak joko du jarraian eta Londresen bizi den Henry Spencer tronpeta jotzaile eta konposatzaileak emango dio itxiera jaialdiari, 23:00etatik aurrera.
