Bihartik aurrera Eztena Teatro Egunak hasiko dituzte Errenteriako kaleetan

Bihartik aurrera Eztena Teatro Egunak hasiko dituzte Errenteriako kaleetan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bihartik-aurrera-eztena-teatro-egunak-hasiko-dituzte-errenteriako-kaleetan/@@download/image/20126128688eztena_kartela.jpg
2012/12/13
berria
Kultura nola bizi dugun hausnartu eta modu berriak asmatzeko helburuarekin, Eztena Teatro Egunak egitasmoan abian jarri dute aurten eraberriturik. Bihar —ekainak 13— hasi eta igandera bitarte, egitarau potoloa prestatu dute Errenteriako kale eta aretoetan. Besteak beste, Ramon Agirre, Inazio Tolosa eta Jabi Barandiaran sortzaileen ikuskizunak, edota Dejabu panpin laborategiaren eta Anakrusa konpainiaren lanak aurkeztuko dituzte.

Kultur jarduera parte hartzailea, librea eta kritikoa bultzatzeko asmoz sortu zen jaialdia, eta aurten ere, inoiz baino indartsuago egingo dute asmo horren alde. Antzezlanez eta musikaz beteriko egunak izango dira, eta sortzaile, ikusle eta antolatzaileak harremanetan jarri ahalko dute, haiek baitira kultur-amaraunaren osagaiak.

Antzerki ikuskizunak, liburu aurkezpenak, performanceak, solasaldiak, eta kultur sormenaren inguruko beste hainbat aurkezpen ez dira faltako lau eguneko jaialdian. Interesa duen oro hurbildu daiteke, baina hainbat ekitalditan parte hartzeko aldez aurretik jakinarazi behar da eztena1@hotmail.com helbidean.

Ikuskizunaz gozatu eta sormenaren beste aldeaz gozatzeko aukera paregabea izango da.

Egitaraua


Ekainak 13, asteazkena
  • Idazlea Zeu Zara, Joseba Sarrionandiaren izen bereko liburuan oinarritutako antzezlana, Dejabu panpin laborategiaren eskutik, Xenpelar Kultur Etxean 17:00etan eta 18etan (izena eman aldez aurretik)

Ekainak 14, osteguna
  • La mujer en las artes escenicas en Euskadi, s. XX Arantxa Iurreren liburuaren aurkezpena Mikelazulo kultur elkartean, arratsaldeko 19:30ean
  • Soltad el aire, Que par che teatro taldearen antzezlana, gaueko 22:30ean Reyna tabernan

Ekainak 15, ostirala

  • Espaloietan dantzan ikuskizunak eskainiko dituzte herriko gune ezberdinetan 17:30etatik 19:00etara bitartean
  • Espacio-Cuerpo-Paisaje ikerkuntza proiektua eta ikuskizuna Biteri Txiki kalean, 17:30ean
  • Sorginak Kanpora dantza ikuskizuna Eneko Alkarazen eskutik, Kapitanenea kale amaieran, 18:00etan
  • Ainhoatarrak + Xintadarabil ikuskizuna Niessen sarreran, arratsaldeko 18:30ean, Xafol-k taldearen eskutik.
  • Piezak sormen bidean dauden antzezlanen erakustaldia, Mikelazulo kultur elkartean 20:00etan hasita

Ekainak 16, larunbata

  • No estoy para nadie J. B. Pedradasen antzezlana, 18:30ean Mikelazulo kultur elkartean
  • Org.ax-men antzezlanaren estreinaldia Herriko Enparantzan, 19:30ean. Iñaki Moralek sortu eta zuzenduriko lana
  • Xentimorik gabe Ramon Agirre eta Inazio Tolosaren antzezlana, 20:00ean Beheko kalean
  • Psicho Clown Zo-zongo perkushow taldearen ikuskizunaren aurre estreinaldia. Herriko kaleetan barrena egingo dute gaueko 00:00etan

Ekainak 17, igandea

  • Gosari eztabaida Mikelazulo kultur elkartean, 10:30ean
  • Tempus I antzezlana eskainiko du Anakrusa konpainiak Errenteria Hiria kulturgunean, arratsaldeko 18:30ean
  • Ella y El: Ficciones antzezlana Errenteriako Hiria kulturgunean, 20:00etan. Legaleon T konpainiak eskainitako ikuskizuna da