Bihar jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Finala

Bihar jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Finala Zortzi bertsolari izango dira oholtzan eta Begoña Iturrizak jantziko dio txapela irabazleari. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bihar-jokatuko-da-bizkaiko-bertsolari-txapelketako-finala/@@download/image/bizkaiko txapelketa.jpg
2023/12/15
Zortzi bertsolari izango dira oholtzan eta Begoña Iturrizak jantziko dio txapela irabazleari.
Bihar jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Finala

Zortzi bertsolari arituko dira kantuan Bilbao Arenan jokatuko den finalean: Aissa Intxausti AburruzaAitor Etxebarriazarraga GabiolaGorka Pagonabarraga AgorriaJone Uria AlbizuriNerea Ibarzabal SalegiOihana Bartra ArenasOnintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa. Bertsolariek "gogotsu" daudela adierazi dute eta "final ederra" izango dela. Begoña Iturrizak jantziko dio txapela irabazleari.

Zihara Enbeita eta Beñat Vidal ariko dira gai-jartzaile lanetan. Epaileak, berriz, honakoak izango dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar. Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da idazkari.

Finaleko sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eros daitezke. Sarrerarik geratuko balitz, txarteldegia zabalduko dute arratsaldeko 15:00etan.