Bihar izango da, Iruñean, 'Inward' ikusteko azken eguna

Otsailaren 10ean jaso zuen Iruñeako Contraluz galeriak Camino Laguilloren 'Inward' erakusketa bihar amaituko da. Gela berezi batean dagoen 42''-ko pantailak lanaren osotasuna ulertzea ahalbidetzen du.
Gizartearen egunerokoan sartu da Camino Laguillo Inward erakusketan, semaforo baten ondoan kotxeen mugimenduei argazkiak ateratzen. Foko batek, momentu jakin batean, autoen barrukoa agerian uzten du eta Laguillok instante horretan ateratako argazkiak ikusgai dira Inward erakusketan.
Argiaren eta itzalen arteko jolasak nagusi dira Inward erakusketan, iluntasuneko momentu iheskorrak dira, besteak beste. Irudiak itxura zinematografikoa berreskuratzen du dramatizatutako argiaren ondorioz.
Bihar, martxoak 6, izango da Iruñeako Contraluz Galerian Camino Laguilloren erakusketa ikusteko azken eguna.