Bihar izango da Gernikan Nazioarteko Folklore Jaialdia

Bihar izango da Gernikan Nazioarteko Folklore Jaialdia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bihar-izango-da-gernikan-nazioarteko-folklore-jaialdia/@@download/image/20127206302gernika_folklore_azala.jpg
2012/12/13
berria
Gernikako Jai-Alai pilotalekuan izango da bihar –uztailak 21–, gaueko 21:00etan, Karibetik Belize National Dance Company eta Kabardino-Balkaria Errepublikako taldeen emanaldia, Nazioarteko Folklore Jaialdian.


Karibeko eta Errusiako Kabardino-Balkaria errepublikaren folklorea nagusituko da bihar ilunabarrean Gernikako Jai-Alai pilotalekuan, urtero lez, antolatu duten Nazioarteko Folklore Jaialdian. 'Belize National Dance Company' eta 'Balkaria' konpainien eskutik bi herrialdeetako folkloreaz gertutik gozatu ahal izango dute bertaratuko diren guztiek. Bi konpainia horiekin batera, gainera, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak ere emanaldia eskainiko du.
Belizeko National Dance Company-k berriz, Bartzelonan emanaldia eskaini ondoren, Gernikan ariko da. Erritmo, musika, dantza eta janzkera beltzak nagusituko dira lehen konpainia honen emanaldian eta Balkaria taldearenean berriz, maitasunaren eta bortizkeriaren arteko talka uztartuko dute, bertako emakumeek gizonezkoek erakusten duten indarraren aurrean duten zaletasunaren interpretazioa ikusi ahal izango da.
Jaialdia Jai-Alai Pilotalekuan hasiko da, ilunabarreko 21:30etatik aurrera. 

Nazioarteko Folklore Jaialdia


Non: Gernikako Jai-Alai pilotalekuan
Noiz: Uztailak 21, larunbata, gaueko 21:30etan
Nor:
- Belize National Dance Company
- Balkaria
Sarrera: Doan