Bihar izango da Bilbon Harrobiaren inaugurazioa

Bihar izango da Bilbon Harrobiaren inaugurazioa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bihar-izango-da-bilbon-harrobiaren-inaugurazioa/@@download/image/20111055249harrobia.jpg
2012/12/13
berria
Bihar izango da Bilbon Harrobiaren inaugurazioa
Bihar –urriaren 6an– egingo dute Bilboko Otxarkoaga elizan egokitu duten gunearen, Harrobiaren, inaugurazio ofiziala, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.



ESKENAk kudeatuko duen gunearen inaugurazioan Euskadiko Arte Eszenikoaren eta kulturaren profesionalak bilduko dira, Otxarkoaga auzoko elkarteen ordezkariekin batera.
Otxarkoaga elizan egokitu duten gunea argitasun, soinu, eta makinaria berritzailez osatutako ekipamentua izango du, era guztietako emanaldiak antolatzea ahalbidetzeko.
Solairu printzipalak, dantza eta antzerki sorkuntzak egiteko lekua izango du, bi guneetan banatuko dena. Horretaz aparte, jantzientzako eta makilajearentzako gune berezi bat egongo da solairuan, eta baita artistentzat atseden gunea izango dena ere. Eraikuntzaren beheko solairuan dantzarako, 70 metro karratudun gela insonorizatua dago.
Eraikuntza horretatik aparte, Harrobiak, kale berdinean dagoen pisu bat prestatu du beste probintzietatik sorkuntzak egitera doazenentzat, Otxarkoaga kalean dagoena.