Bihar Irurtzunen izango da P!kurock Jaialdia

Bihar Irurtzunen izango da P!kurock Jaialdia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bihar-irurtzunen-izango-da-pkurock-jaialdia/@@download/image/201110273861pikuxar_aurkezpena.jpg
2012/12/13
berria
Bihar Irurtzunen izango da P!kurock Jaialdia
Bihar ospatuko dute Irurtzunen P!kurock Gazte Jaialdiaren X. urtemug eta antolatzaileek, bertaratzeko autobusak jarri dituzte Iruñeatik, Leitzatik eta Sakanatik.



P!kurock jaialdiak X. urtemuga ospatuko du bihar –urriak 29–, Irurtzunen, eta urtero bezala, eskaintza zabala egonen da eguneko kontzertuetan. Zea Mays, Txarrena, Kaotiko, Gatibu, Kerasy, Tximeleta eta Goienetxe Anaiak kontzertuak egonen dira ikusgai, eta ondoren, DJ Bull eta DJ Jo Ta Txo izango dira.
Kerasy izango da 21:00etan jaialdiari hasiera emango diona, eta gero, Gatibu, Zea Mays, Txarrena eta Kaotiko taldeek jarraituko diote, guztiak Irurtzungo kiroldegian joko dute. Kontzertuak bukatuta, Tximeletak joko du gau osoan zehar, eta kanpoan jarriko duten karpan, Goienetxe Anaiak, DJ Bull, DJ Jo Ta Txo eta Kalean batu batukada ariko dira.
Antolatzaileek autobusak antolatu dituzte egunean bertaratzeko, Iruñeatik, Sakanatik eta Leitzatik, besteak beste. Iruñeatik 20:00etan, 21:00etan eta 22:00etan abiatuko dira autobusak, eta bueltatzeko 5:00etan, 6:00etan eta 7:00tan izango dira. Leitzatik, berrriz, autobus bakarra izango da, 21:00etan abiatu eta 6:00etan itzuliko dena, eta Sakanan Jaibusa antolatu dute.


GAZTEZULOn, jaialdirako sarrera bikoitza zozkatzen genuen eta Olaia Ezker iruindarrak irabazi ditu! Zorionak!


Ordutegiak:


Irurtzungo kiroldegian:
20:30etan Kerasy
21:30etan Zea Mays
23:00etan Gatibu
00:50etan Txarrena
02:50etan Kaotiko
Ondoren: Tximeleta
Kanpoko karpan:
Goienetxe Anaiak
DJ Bull
DJ Jo Ta Txo
Kalean Batu batukada