Bihar hasiko da Kulturaldia Bizkaiko Uribe Kostan

Bihar hasiko da Kulturaldia Bizkaiko Uribe Kostan J Martina eta Eire taldeen kontzertuak izango dira Plentzian bihar gauean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bihar-hasiko-da-kulturaldia-bizkaiko-uribe-kostan/@@download/image/j martina on.png
2023/11/10
J Martina eta Eire taldeen kontzertuak izango dira Plentzian bihar gauean.
Bihar hasiko da Kulturaldia Bizkaiko Uribe Kostan

Bizkaiko Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak hainbat jarduerez osatutako programazioa osatu du, eta bertan kontzertuak, kalejira, bertso-saioa eta Pole Dance saioak izango dira. Eskualdean euskararen erabilera sustatu eta indartzea dute helburu eta bihartik abenduaren 3ra egingo dituzte ekintzak Plentzia, Gorliz, Lemoiz, Urduliz, Sopela eta Barrikan. 

Bihar, Plentziako Astillero plazan, 21:00etatik aurrera, Eire eta J Martina taldeen kontzertuak izango dira. Hain zuzen ere, Eire Salegi eta Eire Maiak Zauriren bat bistan EPa kaleratu berri dute aste honetan. 

Azaroaren 18an, kale animazioa izango da Lemoizen, kalejira mitologikoa hain zuzen ere. Gorlizen, Pole Dance saioa eta Olaia Inziarteren kontzertua antolatu dituzte egun berean. Hurrengo egunean, berriz, kale animazioa izango da lehenik, eta Afrika Bibang arituko da jarraian.

Urdulizen ere Pole Dance saioa egingo dute hilaren 25ean eta, ondoren, X Sakararen emanaldia izango da. Biharamunean, kale animazioaz eta Sonakayren kontzertuaz gozatzeko aukera izango da. 

Sopelan, abenduaren 1ean, bertsoaldia egingo dute Kurtzio Kultur Etxean, eta abenduaren 2an, berriz, Xabi Aburruzaga eta Meñakozen emanaldiak izango dira pilotalekuan.

Azkenik, abenduaren 3an, haurrei zuzendutako Kantu Kolore proiektuaren saioa izango da Barrikako udaletxeko plazan.