Bihar hasiko da Irun Rock 2012 jaialdia

Bihar hasiko da Irun Rock 2012 jaialdia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bihar-hasiko-da-irun-rock-2012-jaialdia/@@download/image/20129202538irun_rock_1.jpg
2012/12/13
berria
Aurtengoa 3. edizioa du Irun Rock jaialdiak. Bihar John Paul Keith estatu batuarrak kontzertua eskainiko du Cafe Irungo aretoan, eta larunbatean Insolenzia, Groovettes, PLV Havoc, Mutürbeltz, Helltrip eta Doble Fila taldeak igoko dira San Juan Etxandia eszenatokira.

Men Of Rock & Bloody Mary-k aurkeztuta, bi eguneko rock jaialdia egingo dute asteburuan Irunen. Bi eszenatokitan banatuta, musika gogorraz gozatzeko parada izango dute bertaratzen diren ikusleek, aurten hirugarren aldiz.

Bihar bertan, irailak 21, John Paul Keith estatu batuarra izango da entzungai Cafe Irun tabernako aretoan, 21:00etatik aurrera. Jaialdiari hasiera emango diote hala, ostiraleko ikuskizun bakarrarekin.

Larunbatean, ordea, arratsaldeko 18:00etan hasiko da musika. San Juan Etxeandia eszenatokian, Insolentzia, Groovettes, PLV Havoc, Mutürbeltz, Helltrip eta La Doble Fila taldeak izango dira entzungai, eta haien ostean, goizaldeko 02:00etatik aurrera, Bidasoa Delta Kings, Temblores eta Rock'n'Roll Dj Set-ek alaituko dute gaua musika saioekin.

Musika baino gehiago

San Juan plazan txosna, egokitutako motoen erakusketa eta auto zaharren erakusketa jarriko dituzte larunbatean. Gainera, gitarra bat zozkatuko dute kontsumitzaileen artean, eta kamisetak eskuratzeko aukera ere izango da.

Kontzertu guztiak erabat doakoak dira, eta Euskal Herriko nahiz nazioarteko rock musika bikaina entzuteko aukera paregabea izango da asteburukoa.

Mutürbeltz, GAZTEZULOn


Bidasoa aldeko taldea da Mutürbeltz,TheHotDogs!, Plan B, Kabul eta beste hainbat taldetan aritutako musikariez osaturikoa. Besteak beste, Kutxa Kultur Festibalean jotzeko hautatuak izan ziren, eta batetik bestera dabiltza kontzertuak eskaintzen.
Hona hemen Mikel Larratxe taldekideak maiatzean GAZTEZULOrik kontatutakoak.