Bihar BreakOnStage 2013 jaialdia Bilboko Miribillan

Bihar BreakOnStage 2013 jaialdia Bilboko Miribillan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bihar-breakonstage-2013-jaialdia-bilboko-miribillan/@@download/image/break_on_kartel_1364893937.jpg
2013/04/02
berria
Bihar BreakOnStage 2013 jaialdia Bilboko Miribillan
Kultura urbanoaren nazioarteko jaialdia da BreakOnStage, eta bihar egingo dute Bilbao Arena kirol gunean, Miribillan. Breakdance saioak, BMX bizikleten erakustaldia eta DJek jarritako musika ez dira faltako iluntzeko 20:30etatik aurrera. GAZTEZULOn bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu, eta Egoi Aldalurrek eskuratu ditu.


Hip hop kultura oinarri harturik, beronen adierazpen anitzen erakusleiho izango zen jaialdia sortu zuen Elorrioko Arriola Antzokiak duela hamar bat urte, eta lehen edizioetan breakdance lehiaketa izan zen ekitaldiaren oinarri. Baina izandako arrakasta ikusirik eta ikuslego zabalago batera heltzeko asmoz, Bilbora lekualdatu zuten BreakOnStage jaialdia lehenik, eta beste hainbat jarduera gehitu zizkioten ondoren; egun Europa mailako kultura urbanoaren jaialdi erraldoi bilakatu da, eta 400 ikusle biltzen zituen zitara 4.000 baino gehiago hurbiltzen dira orain.

Aurtengo edizioa bihar, apirilak 20, egingo dute Bilbao Arenan, Miribillan. Arratsaldeko 19:30ean zabalduko dituzte ateak, eta jaialdia hasi arte, 20:30ak bitarte, dantza saioak eta DJek jarritako musika eskainiko dituzte.

Esan bezala, gaueko 23:30ak arte luzatuko den festa ez da breakdance lehiaketara mugatuko, eta kaleko kulturaren adierapide anitz bilduko dituzte. Hala nola, Mc Shintomaren bideokliparen aurkezpena, mapping eta graffiti showak, BMX bizikleten erakusltadia eta El Club de los Poetas Violentos madrildarren kontzertua.

Egitaraua


19:30ean. Ateak zabalduko dituzte.
20:00etan. 1VS1 Bboying batailaren finala.
20:15ean. Dj Lorena eta DJ Put-ek musika jarriko dute.
20:30ean. BreakOnStage jaialdia hasiko da
20:30ean. Deabru Beltzak taldeak breakdance saioa eskainiko du.
20:35ean. Mc Shintoma taldearen bideoklipa aurkeztuko dute.
20:40an. Legion Urbana taldeak street dance erakustaldia eskainiko du.
20:45ean. Fusion Rockers taldeak breakdance saioa eskainiko du.
20.50ean. Brodas BR2k light urban dance showa eskainiko du.
20:55ean. Team rockersek breakdance saioa eskainiko du.
21:00etan. Mottion Graffiti taldekoek mapping eta graffiti erakustaldia egingo dute.
21:05ean. Fusion’s Nois taldearen street dance showa.
21:10ean. Unreals taldearen breakdance erakustaldia.
21:15ean. Funklanders taldekoek BMX bizikleten erakustaldia eskainiko dute.
21:20an. Brodas BR2 taldekoek light urban dance showaren bigarren erakustaldia egingo dute.
21:25ean. De Klan taldekoek breakdance saioa eskainiko dute.
21:30ean. Niki Tsapposen street dance showa.
21:35ean. 2Vs2 nesken freestyle batailaren finala egingo dute.
21:40ean. Vento taldekoek Cyr Wheel showa eskainiko dute.
21:45ean. Duo Phorm taldekoek dantza urbanoa egingo dute.
21:50ean. Breakdance batailaren finala egingo dute.
21:55ean. Sari banaketa.
22:00etan. El Club de los Poetas Violentos taldearen kontzertua.
23:30ean. Amaiera.