Bihar arrazakeriaren aurkako flash mob-a egingo dute Donostian

Bihar arrazakeriaren aurkako flash mob-a egingo dute Donostian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bihar-arrazakeriaren-aurkako-flash-moba-egingo-dute-donostian/@@download/image/20123194967flashmoba.jpg
2012/12/13
berria
Martxoaren 21a —asteazkena—, Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, Donostiako Usandizaga institutuko Diseinu Grafikoko moduluko ikasleek flash mob-a antolatu dute bihar —asteartea—. Artzain Onean hasi eta Koldo Mitxelenara joango dira dantzan. Martxoaren 25ean, halaber, arrazakeriaren aurkako martxa antolatu dute SOS Arrazakeria, Medicus Mundi eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak.

Aurtengo kanpaina egunerokotasunean entzuten eta esaten ditugun etorkinen inguruko zurrumurru diskriminatzaileen ingurukoa da, eta latak edo potoak erabiliko dituzte horiek irudikatzeko. Beraz, zurrumurruei aurre egiteko, antizurrumurru alarma entzunaraziko dute. Flash mob-ean, gainera, igandeko martxa babestuko duten 56 elkarteetako kideek hartuko dute parte.

Bihar, goizeko 11:00etan, martxa aurkezteko prentsaurrekoa izango da Koldo Mitxelenan, eta horren aurretik izango da flash mob-a, 10:30etan. Ekimenaren bidez, guztioi eragiten digun arazoa plazaratu nahi izan dute Usandizagako gazteek, modu ikusgarri eta entzungarriaren bidez.

Kanpainaren ezaugarriak


Aurtengo kanpaina inoizko entzutetsuean izan da, eta horretarako hainbat ekintza abian jarri dituzte:

-    Irratiko audioak, youtubetik pasatako bideoak eta sare sozialetako kanpaina
-    Diptiko-kartel digitala
-    Txapak eta 350 poto hori
-    Soinu ozena eta desatxegina (igandean, eguerdiko 13:00etan, Donostian eguerdiro jotzen duen sirena epe luzez eta orduz kanpo entzunaraziko dute)
-    Gorila bat