Bihar abiatuko dute Laburbira ikus-entzunezko zirkuitua

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Laburbira ikus-entzunezko bederatzigarren edizioa antolatu du aurten. Bihar martxoak 1 hasi eta apirilaren 3ra bitarte 30 emanaldi eskainiko dituzte Euskal Herrian, Parisen, Madrilen eta Londresen. Euskarazko ikus-entzunezko urteko produkzioa ezagutaraztea eta herrietako kultur eskaintza aberastea du helburu.
2012ko Laburbirak 30 emanaldi eskainiko ditu, eta saio bakoitzak 85 minutuko iraupena izango du. Tarte horretan zortzi lan ikusi ahal izango dituzte ikusleek; estilo eta izaera oso ezberdineko piezek osatzen dute emanaldia: umorezko laburrak, serioagoak, irudi errealekoak, etab.
Ikusleek, gainera, sortzaileekin solasteko aukera izango dute emanaldi batzuen ostean. Batzuek zein besteek biziki eskertzen dituzte iritziak trukatzeko halako aukera paregabeak, oso aberasgarriak suertatzen baitira.
'Aberria'
1961eko dokumentala da, Gotzon Elortzak zuzendutakoa. Euskaraz egin zen lehenengo dokumentala izan zen, eta aberriaren inguruko hausnarketa aurkezten du. Garaiko euskal kulturaren ikur ziren Valentin Enbeita eta Jon Lopetegi bertsolariek, eta Victor Olaeta dantzariak parte hartzen dute bertan.
'Instalacion'
Xoxe Diazen filma Galizian egina da, eta galegoa da erabilitako hizkuntza. Hain zuzen, edizio honetatik aurrera Laburbirak urtero eskainiko du egoera gutxituan dagoen hizkuntzaren batean sortutako lanen bat.
'Izena duena' eta 'Ohe azpiko zera'
Benito Ansola Bekekin 2011ean ekoitzitako filmak dira biak. Izena duena Joseba Uberuagarrenen ipuin laburra da, 3D animazioa duena. Ohe azpiko zera, berriz, Paul Urkijo eta David Zabalak zuzendutako gerra zibilean girotutako istorioa da.
'Hemen nago'
Maialen Sarasuaren filma
'Urrezko eraztuna'
Jon Garañonen filma
'Zeinek gehiago iraun'
Gregorio Muroren filma
'Kantuka'
Revolta Permanent taldearen bideoklipa da, Topaguneak sustatzen duen Izarren Distira kultur progaramaren baitan ekoitzia

Filmak