Bigarren SoundSystem Meeting-a egingo dute larunbatean

Bigarren SoundSystem Meeting-a egingo dute larunbatean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bigarren-soundsystem-meetinga-egingo-dute-larunbatean/@@download/image/20123195991soundsystemmeeting2.jpg
2012/12/13
berria
Bigarren SoundSystem Meeting-a egingo dute larunbatean
Donostiako Urgull mendiko Guardetxean Sound System estiloa izango da nagusi datorren larunbatean, martxoaren 24an. Musika jamaikarrari tarte berezia eskainiko zaio, eta baita berarekin loturiko kulturari ere. Besteak beste, La Risspect Krew, Monster Sound, General Sound eta Revolutionary Brothers taldeak arituko dira.

Iluntzeko 21:00etan hasita, SoundSystem II jaialdia egingo dute larunbat honetan Guardetxean. Lau talde arituko dira, bakoitzak reggae musikaren ikuspuntu propioa duelarik, eta gainera, jatorri ezberdineko taldeak ere badira. Denek binilozko diskoak pintxatuko dituzte, eta strictly vinyll ska, dancehall, new roots, dub, digital, dancehall eta jungle estiloak entzunaraziko dituzte, besteak beste.

Hurbiltzen direnek dantzatzeko eta primeran pasatzeko aukera paregabea izango dute larunbatean.

Taldeak


La Risppect Krew

Tarragonako taldea 2007an sortu zen, eta haien mezua hedatzeko lan gogorra egin dute bost urte luzean zehar. Txile, Kolombia, Frantzia, Alemania eta Kataluniako kideek osatzen dute taldea, eta begirunea, maitasuna, ediskidetasuna eta gizarte kritika dira haien oinarriak.


Monster Sound

Bon Selektah eta Zaion Rocker binilo zale kataluniarrek 2007ko udaran sortutako taldea da, eta reggae roots estiloa dute ardatz nagusi. Diska klasikoak eta estilo berriak uztartuz, reggae musika zabaldu dute modei eta kanta ospetsuen zerrendei jaramonik egin gabe.


General Sound

Alikanteko taldeak jamaikar doinuen bilakaera zabala biltzen du jendaurreko sesioetan, ska eta rocksteady estiloekin hasi, eta roots, digitall eta dancehall erritmoak tartekatuz. 2009an sortu zen, eta mediterraneo aldean eta kanturi isurialdean askotan ibiliak dira.


Revolutionary Brothers

Brothers Konsul Yanu taldearen bigarren lana da, eta sound system formatuaren bidez beren izaera azaleratzea lortu dute. Hamar urte luzez musika diharduten euskaldunek doinurik gozagarrienak entzunaraziko dituzte Guardetxean.