Bigarren Kultur Kutxa Festibala, irailean Donostiako Igeldo parkean

Hilaren 7an eta 8an izango da musika jaialdia eta, orotara, hogei bat taldek hartuko dute parte; hamar bertakoak, gainontzekoak atzerritarrak. Izena emateko epea zabalik da.
Iaz, aurreneko ekitaldian, Wilco, Micah P. Hinson edota Primal Scream bezalakoak aritu ziren Donostian, eta aurten mailari eustea da Kutxa Kultur 2012 zirkuituaren sustatzaileen erronka; nazioarte mailako agendan sartu nahi dute zita.
Oraindik ez dute jakitera eman ze banda igoko diren eszena gainera, baina lekua gordea dute hamar talde gipuzkoarrentzat. Kutxa Kultur Musika lehiaketaren bidez aukeratuko dituzte azken hauek, eta parte hartzeko interesa duten guztiek martxoaren 26ra arteko epea dute izena emateko.

Musika ez ezik, komikia, film laburrak edota moda ere jorratzen ditu Kutxa Kultur 2012 zirkuituak, eta dagoeneko zabalik da alor hauetan guztietan proiektuak aurkezteko epea. Informazio gehiago hemen.

Sormenari bide ematen