Bigarren eskuko musika azoka antolatu dute Gasteizen

Bigarren eskuko musika azoka antolatu dute Gasteizen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bigarren-eskuko-musika-azoka-antolatu-dute-gasteizen/@@download/image/201111253975logo_musimerkata.jpg
2012/12/13
berria
Datorren abenduaren 6an eta 7an, Gasteizko Jimmy Jazz Aretoan Musimerkata, bigarren eskuko musika azoka antolatu dute.



Gasteizen egiten den musika salerosketen lehendabiziko "aurrez aurreko" azoka izango da, eta jam sesioak eta hitzaldiak ere izango dira, besteen artean.
Interesgarria edo baliagarria den bigarren eskuko musika tresnarik duenak, argazki bat bidali beharko die antolatzaileei, saltzaileen aukeraketa prozesuan sartu ahal izateko, aukeraketa irizpide nagusia, musika tresnaren balioa izango da, beti ere, kondizio hoberenetan daudenek balio gehiago izango dute.
Azokaren abenduaren 6an, asteartea, arratsaldeko 17:00etan hasiko eta iluntzeko 21:00ak arte iraungo du. Asteazkenean berriz –azaroak7–, goizean 11:00etatik 14:00 zabalduko da, eta arratsaldean, 17:00etatik 21:00etara Jimmy Jazz Aretoan