Bigarren bizitza

Second Life (http://secondlife.com) bideojoko bat baino gehiago da; unibertso birtual erabatekoa da. Bertan ez dago helburu zehatzik lortu edo zeregin jakinik hartu beharrik; unibertso zabal horretan besteekin komunikatzea da helburu bakarra.
Snow Crash (http://en.wikipedia.org/wiki/Snow_Crash) izeneko nobelan, Neal Stephensonek unibertso bati buruz idatzi zuen. Metabertso bat zen, hain zuzen; mundu errealaren antza duen ziberespazio bat, non erabiltzaileek hiru dimentsioko gorputza sor dezakeen elkarrekin komunikatzeko, batetik bestera ibiltzeko, negozioak egiteko, harremanean jartzeko eta abar. Second Life metabertso horren gaur egungo errealitatea bilakatu da.
Bideojoko a baino gehiago
Second Life n (http://secondlife.com/account/) sartu ahal izateko, erregistratu besterik ez da egin behar; dohainik da, gainera. Bertan sartu ostean, programa bat instalatu beharko dugu ordenagailuan. Programa horren bidez izen eta pasahitzak sartuta, Second Lifeko metabertsoan barneratuko gara.
Metabertso horretan, nahi dugun itxura eman diezaiokegu gure pertsonaiari: aurpegia, ilea, altuera irudika dezakegun ia-ia guztia. Arropak ere baditugu aukeran, gure pertsonaia txukun-txukun janzteko.
Mugimenduak ere ez dira bizitza errealekoak bezalakoak. Hau da, oinez ibil gaitezke, baina hegan egiteko edo telegarraioa erabiltzeko aukera ere badugu. Kontzertuak, hitzaldiak, festak, egonaldiak egin ditzakegu gure pertsonaiaren bidez. Era honetako hainbat ekimen egin dituzte jada Second Lifen. BBCk kontzertu bat egin du, adibidez (http://news.bbc.co.uk/1/hi/technology/4766755.stm). Gaspar Llamazares Espainiako Ezker Batuko koordinatzaile nagusiak hitzaldia eskaini zuen Second Lifen (http://www.20minutos.es/noticia/230666/0/ llamazares/second/life/).
Argentinaren banderaren eguna ere ospatu zuten.
(http://www.argentonia.com.ar/blog/?p=48). Eta beste hamaika gauza.
Euskaldunak Second Lifen
Mundu honetan ere badira euskaldunak, euskaldunek osatutako taldeak edo euskaldunen lekuak. Toki horietako bat, esaterako, Euskarians etxea da (http://slurl.com/secondlife/Hauwai/ 206/233/70). Nafarroako Unibertsitate Publikoak ere egoitza sortu du (http://csie.unavarra.es/universidadsl/eusk/index.htm), eta bertan hainbat ekitaldi egiteko asmoa dute. Bestalde, euskaldun bat baino gehiago dabil harat eta honat. Horren adibide da Ana Malagonen Bigarren Bizitza izeneko bloga (http://bigarrenbizitza.nireblog.com); Second Life munduan Ana Courier izena erabiltzen du. Beharbada noizbait topatuko zarete berarekin.
Harritu gaitu aldaketa klimatikoaren aurrean duda sortu eta haren sinesgarritasuna zalantzan jartzen duten Exxon Mobil enpresaren soldatapeko zientzialarien ekintzak. Benetan lotsagarria (http://www.gazteweb.net/aldaketaklimatikoa.htm).

Teddy programaren bidez (http://www-ui.is.s.u-tokyo.ac.jp/~takeo/teddy/teddy/teddy.html), hiru dimentsioko objektuak eta panpinak sor daitezke era errazean, hiru dimentsioko programa konplexuak erabiltzen jakin gabe. Ume batek ere hiru dimentsioko objektuak sortzeko aukera ematen du.
Archive.org (http://archive.org) lizentzia libreak dituzten audioak, bideoak, irudiak, testuak eta abar gordetzeko eta bilatzeko tokia da. Bertan dauden eduki guztiak libreak dira, edonork erabiltzeko modukoak. Denboraren Makina izeneko tresna ere badago (http://www.archive.org/web/web.php).

Harritu gaitu

KATXONDOENA

INFORMAZIO BILA