“Big men rai meets reagge”

“Big men rai meets reagge” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/big-men-rai-meets-reagge/@@download/image/17p12-3.jpg
2002/03/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Askoren artean
17.zenbakia
“Big men rai meets reagge”
Urte asko etxetik kanpo eman eta gero, afrikar anaia-arrebekin elkartu da berriro reggae musika. Ez da lehen aldia Jamaika eta Magreb-eko musikariak eskutik heldu, eta elkarrekin kantuak konposatu eta abesten dituztena. Oraingoan, ordea, disko osoa osatu dute. Elkar ezagutzen ez duten anaia-arrebak izanda, hasieran kosta egiten bada ere, gauza asko dauzkate oraindik elkarri kontatzeko. Hasierako besarkada sutsua gaindituta, denborarekin indartzen eta sakontzen joango den harremana ote? Zalantzarik ez.