Big Fish ***

Big Fish *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/big-fish/@@download/image/38p48-1.jpg
2004/02/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Tim Burton. Aktoreak: Ewan McGregor, Albert Finney, Billy Crudup, Jessica Lange, Alison Lohman. Generoa: drama / fantasia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2003. Iraupena: 125 minutu.  
38.zenbakia
Daniel Wallace idazlearen liburu ezaguna ardatz duen filma dakarkigu Tim Burton finak. Will-en aita hilzorian da. Aitarekin inoiz ondo konpondu ez den arren, gurasoen etxera abiatuko da Will. Iritsi eta berehala, aitak haurtzaroan kontatutako bizipenak benetakoak ala fikziozkoak ote ziren pentsatzen hasiko da gaztea. Hala, flash-back koloretsuen bitartez aitaren gaztaroko abenturak ezagutuko ditugu: Coreako gerrakoak, zirkoan lanean aritu zenekoak… baita erromantikoenak ere. Fantasiaz jositako ipuin eder eta irudimentsua da.