BIG Festibalerako sarrerak salgai dira jada!

BIG Festibalerako sarrerak salgai dira jada! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/big-festibalerako-sarrerak-salgai-dira-jada/@@download/image/big_festival_1392799689.jpg
2014/02/19
berria
Metronomy, Placebo, Stromae, Gesaffelstein, Mr Oizo, Yodelice… Punta puntako nazioarteko artista ugari hurbilduko dira beste urte batez BIG Festibalera. Uztaiaren 16tik 20ra musikak hartuko ditu Miarritzeko hondartzak, kaleak, aretoak... Sarrerak salgai dira dagoeneko!


BIG Festibalaren seigarren edizioa martxan da, pixkanaka, bertan izango diren artisten izenak konfirmatzen hasi baita antolakuntza, tartean, nazioarteko panorama musikaleko izan handiak: Metronomy lauko britainiarra, azken urtean milioi bat disko saldu dituen Stromae artista belgikarra, Loud Like Love zazpigarren diskoa besapean hartutako iritsiko den Londresko Placebo taldea, edota folk eta pop doinuen maisu den Yodelice bakarlari frantziarra.

Euskal artistek ere izango dute heuren lekua jaialdian, oraindik taldeen izenak ezagutarazi ez dituzten arren. Iaz, esaterako, Anai Arrebak, John Berkhout, Grises, The Dedicated Nothing, Triz3ps, Alex Del Toro, 2Lovers DJs eta Odei igo ziren Miarritzeko eszenatokietara.

Urtero bezala, hondartzako eszenatokia, Boite Big izeneko DJentzako taula eta hiriko hainbat areto egokituko dituzte emanaldietarako. Izan ere, musika ez ezik, uda giroa, janaria eta lasaitasuna uztartzen dituen jaialdia da BIG.

Eskuratu zure sarrera!
Egun bakarreko, bi eguneko nahiz jaialdi osoko sarrerak eskuragai dira dagoeneko festibalaren web atarian, baita eszenatoki nagusira beharrean, soilik Boite gunera sartzeko aukera ematen dutenak ere. Prezioak 100 eta 15 euro artean daude. Sartu hemen eta erosi zurea!