Big Boy

Big Boy https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/11/10
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Big Boy
156.zenbakia
Big Boy
Proposatzen duten festarako musika esperimental honetan haize musika tresnek garrantzi handia dute. Katu beltza katu txuria pelikulan bezala heriotzatik esnatzeko modukoa da diskoa. Dokumental bat ere egin diote proiektu hasiberriari. Pixkanaka, konturatu gabe, geldotik azkarrera doa erritmoa. Oharkabean bizitzeko gogoa pizten digu lanak. Erritmo azkarretan kitarra psikodelikoak antzeman daitezke arazorik gabe. Balkanetako musika dela esango nuke, alegia, ijitoen doinua. Euskal Herrian egin den musika makarra eta originalenaren aurtengo saria emango nieke sei lagun hauei. Birtuositate handiko lana egiten dutela esango nuke.