Bideokopla lehiaketaren amaiera festa antolatu dute maiatzaren 26an

Bideokopla lehiaketaren amaiera festa antolatu dute maiatzaren 26an https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bideokopla-lehiaketaren-amaiera-festa-antolatu-dute-maiatzaren-26an/@@download/image/20125235701bideokopla_lehiaketa.jpg
2012/12/13
berria
Bideokopla lehiaketaren amaiera festa antolatu dute maiatzaren 26an
Datorren larunbatean, maiatzaren 26an, Bideokopla lehiaketaren amaiera festa antolatu dute Iruñeako Iruñeazarra tabernan. Bertso bazkariak agurtuko du aurtengo Bideokopla lehiaketa eta eguneko gonbidatu nagusiak Jon Maia eta Maialen Lujanbio izango dira.


Otsailean eman genizuen Euskal Herriko Bertsotzale Elkarteak, AEKren Mintzapraktika egitasmoarekin batera, antolatutako lehiaketaren berri, eta dagoeneko amaitzear dago. Larunbatean –maiatzak 26– izango baitu azken hitzordua.
Guztira hamazazpi lan aurkeztu dituzte eta irabazleak Iruñeako Hizkuntza Eskola Ofizialeko Bertso-eskolako ikasleak izan dira. Bigarrenak berriz, AEK-Gareskoak eta hirugarrenak AEK-Lizarrkaoak.
Lehiaketaren amaiera borobiltzeko, datorren larunbatean, maiatzaren 26an, sagardotegian bertso bazkaria antolatu dute Iruñean eta Jon Maia eta Maialen Lujanbio bertsolariak bertan izango dira, talde irabazleekin batera eta,  Bideokopla Lehiaketari behar bezalako agurra emateko, antolatzaileek, bertaratu nahi duen guztiak ateak zabalik izango dituela jakinarazi dute.

Egitaraua


Noiz? Maiatzak 26an 14:00etan
Non? Iruñazarra sagardotegian
Bertsolariak: Jon Maia eta Maialen Lujanbio
Bazkaria: Sagardotegi menua, 30 euro
Partaideak: Etorri nahi duten guztiak
Izena emateko: nafarroa@aek.org eta AEK euskaltegi edo Iruñazarra tabernan