Bideojokoetako pertsonaia maskulinoek femeninoek baino bi aldiz gehiago hitz egiten dute
Emakumezko gamer-ek jazarpen sexistak pairatu dituztela behin baino gehiagotan salatu dute, eta generoagatiko bazterkeria sentitu dutela emakumezko bideojoko garatzaileek.
Hori gutxi balitz, sekula burututako ikerketarik zabalenaren arabera, bideojokoetako elkarrizketek industrian dagoen generoan oinarritutako desoreka erakusten dute. Royal Society Open Science aldizkarian argitaratutako ikerketak bideojokoetako 13.000 pertsonaia aztertu zituen eta behatu du gizonezko pertsonaiek emakumezko pertsoinaien bikoitza hitz egiten dutela.
Elkarrizketak aztertzea aurrejuzgu sexistak ulertzeko modu ona da. Aurretik egindako ikerketek frogatu zuten telebistako programek eta pelikulek elkarrizketa gehiago eskaintzen zietela pertsonaia maskulinoei. Bideojokoen azterketa egin ondoren, jakin ahal izan da, hauek ez direla salbuespena.
Ikerketak 50 bideojokoetako 13.000 pertsonaia aztertu zituen eta behatu zuen gizonezkoen elkarrizketak bikoitzak direla emakumeenekin alderatuta. Salbuespenak Kings Quest eta Final Fantasy XIII: Lightning Returns jokoak izan ziren. Azken honek, protagonista femeninoa du eta hala ere, elkarrizketa guztien %55 soilik lortzen du.
Alta, isuria ez zen soilik protagonistetan behatzen, bigarren mailako pertsonaietan ere desoreka berdina da. Patroia mantendu egiten da, nahiz eta jokalariak protagonistaren generoa aukeratu ahal izan.
Egia da elkarrizketa femeninoen kopurua hazten ari dela, apurka bada ere, baina behatu da hauek gehiago desenkusatzen direla, duda gehiago izaten dituztela edo adeitsuagoak izaten direla pertsonaia maskulinoekin alderatuta, generoaren jokabideen estereotipoak betikotuz.
Azkenik, ikerketak genero maskulino eta femeninoak aztertu zituen. Zoritxarrez, ezin izan zuen azterketa fidagarririk egin pertsonaia ez bitarrekin edo bestelako generoa zutenekin, pertsonaia oso gutxi baitzeuden kategoria hauetan. Datu hau bere horretan esanguratsua da.
Zer egin lezakete jokoen sortzaileek desoreka hau zuzentzeko?
Lehenik eta behin, garatzailek elkarrizketen banaketa zaindu lezakete, adibidez ikerketa honetako emaitzak kontutan hartuz.
Bigarrenik, ikerketa ohartu da pertsonaia maskulino guztiak kontuan hartuta ez dutela femeninoek baino gehiago hitz egiten. Kontua da gizonezko pertsonaien kopuru bikoitza dagoela emakumezko pertsonaien aldean eta hor dago desoreka. Beraz, besterik gabe, irtenbidea, emakumezko pertsonaien kopurua gehitzea izan liteke, bai protagonista moduan edo bigarren mailako pertsonaia bezala.
Hori bai, kontuan hartu behar da emakumezko pertsonaiek elkarrizketa gehiago izateak ez duela bermatzen generoaren irudikapen hobea. Adibidez, berriki kaleratu den Final Fantasy VII remake jokoan, Jessie deitzen den pertsonaia femeninoak joko originalean zuena baino hamar aldiz elkarrizketa gehiago ditu, hala ere, denborarik gehiena protagonistarekin maite-jolasetan ibiltzen da.
Iturria: Seán Roberts, Lecturer in Linguistics, Cardiff University y Steph Rennick, Research Associate in Philosophy, University of Glasgow

