Bideojokoei buruzko Topaketa eta tailerrak Donostian

Bideojokoei buruzko Topaketa eta tailerrak Donostian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bideojokoei-buruzko-topaketa-eta-tailerrak-donostian/@@download/image/20111123329jolasean.jpg
2012/12/13
berria
Arteleku-Tabakalera Zentroak antolaturiko 'Jolasean' ekimenak azaroaren 24tik abenduaren 16ra bitarte bideojokoei buruzko hainbat alderdi landuko ditu.



Bideojokoak bizi ikus-entzunezko dira kultura garaikidearen ikur garrantzitsu bat dira. Kulturako arlo oso bat garatu hauen inguruan, kultur industria propio bat eta sortzaile, aditu, kritikari eta literatura berezituekin. Geroz eta jende gehiagok, eta geroz eta sarriago kontsumitzen ditu. Eta azken urteetan ohiko erabilerez gain (aisialdirako aukera bat), hezkuntza edo osasun arloan ere hasiak dira euren bidea egiten.

Arteleku-Tabakalera Zentroak ekimen garrantzitsua antolatu nahi izan du gai honen inguruan. Datorren hiru asteetan hiru tailer praktiko eta ikuspegi desberdinak landuko dituen Topaketa eskaini nahi izan dituzte. Bideojokoen lekua liburutegietan, jolasa hezkuntzarako plataforma gisa, bideojokoa masa baliabide gisa… Askotariko gaiak jorratuko dira antolaturiko ekitaldietan.
Jolasean.eu webgunean aurkitu ahal izango duzue informazio guztia.