Bideojokoei buruzko ikasketak abian jarriko omen dituzte Bilbon

Bideojokoei buruzko ikasketak abian jarriko omen dituzte Bilbon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bideojokoei-buruzko-ikasketak-abian-jarriko-omen-dituzte-bilbon/@@download/image/20103115503SMBros.jpg
2012/12/13
berria
Eusko Jaurlaritza bideojokoen software gradu titulazioa sortzearen alde azaldu da. Ikasketak Bilbon egingo duten DigiPen Institute of Technology Europe izeneko egoitzan egingo lituzteke.

Jaurlaritzaren Hezkuntza sailaren arabera, alde batetik bidejokoen esparruan gizonezko eta emakumezkoak hezi nahi dituzte eta bestetik, software enpresekin harremana estutu. Gauzak ondo, 2010-2011 ikasturtean jar litzakete ikasketok abian. Lehen ikasturtean 15-20 ikasle hartuko lituzkete. Irakasleak, bestalde, AEBetan trebatu nahi dituzte.