Bideobegia

Rob Spence kanadiarrak, nerabea zela, eskuineko begia galdu zuen istripu baten ondorioz. Orain, 36 urteren bueltan dabilenean, kamera txiki-txiki bat diseinatu du kristalezko begia ordezkatzeko eta ikusten duen guzti-guztia grabatzeko. Time aldizkariak urteko asmakizun onenen zerrendan sartu du eta, momentuz burmuinarekin konexiorik ez duen arren, izaki androideranzko urrats berri bat da.