Bideo tutorial lehiaketara aurkeztutako lanak bozkatzeko epea zabaldu dute

Bideo tutorial lehiaketara aurkeztutako lanak bozkatzeko epea zabaldu dute Lehiaketara aurkeztutako lanik gogokoena bozka daiteke abenduaren 27ra bitarte. Publikoaren eta epaimahaiaren saria urtarrilean banatuko dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bideo-tutorial-lehiaketara-aurkeztutako-lanak-bozkatzeko-epea-zabaldu-dute/@@download/image/e06a4bc1-dfea-47b9-be16-51fd840295bc.jpeg
2021/12/21

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Lehiaketara aurkeztutako lanik gogokoena bozka daiteke abenduaren 27ra bitarte. Publikoaren eta epaimahaiaren saria urtarrilean banatuko dituzte.
Bideo tutorial lehiaketara aurkeztutako lanak bozkatzeko epea zabaldu dute

Donostiako Bagera elkarteak antolatutako 3, 2, 1 … ekin! Bideo tutorial lehiaketa 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa da. Lehiaketa honetan, parte-hartzaileek, beraien jakintza, bereziki praktikoa, modu didaktikoan azaldu dute bideo baten bidez. Dagoeneko bildu dituzte jasotako lan guztiak eta orain lanik gogokoena bozkatzeko epea zabaldu dute, abenduaren 27ra bitartean. Boto gehien jasotzen dituen bideoak publikoaren saria irabaziko du. Bagera elkartearen webgunean bozka daiteke lanik gustukoena.

Sari banaketa urtarrilaren 14an egingo dute Larrotxene Kultur Etxean, 18:00etan. Bertan, epaimahaikideen saria eta publikoaren saria banatuko dute. Epaimahaia honako lagun hauek osatuko dute: Ander Edo, Aiora Mujika "Probatxo" eta Lander Arretxea (Hiru Damatxo). Barrexerka taldeko Maialen Sorzabalberek aurkeztuko du ekitaldia.

Hizkeraren egokitasuna, originaltasuna eta lanaren kalitate teknikoa hartuko ditu kontuan epaimahaiak saria nori eman erabakitzeko garaian. Epaimahaikideen saria irabazten dutenek Norttek informatika-dendan gastatzeko 400 euroko erosketa bonua eskuratuko dute eta publikoaren sariaren garaileek, berriz, denda berean erabiltzeko 300 euroko erosketa bonua.