Bidegurutzean: Olatz Salvadorrek Edurne Azkarateri

Bidegurutzean: Olatz Salvadorrek Edurne Azkarateri Inoiz galdetu al diozu zeure buruari zein diren zure erreferenteen erreferenteak? Guk jarraitzen ditugun artista zein kirolariek aldi berean beraientzat garrantzitsuak direnak jarraitzen dituzte, zale rolean. Atal honetan, ahaztu Olatz Salvador azkenaldian Euskal Herriak eman duen ahotsik ederrenetakoa dela. Oraingo honetan berarentzat erreferente den pertsona bat aukeratu eta hari egin nahiko lizkiokeen galderak luzatzeko eskatu diogu, beste edozein zaleren gisan. Zer galdetu nahi izan ote dio Edurne Azkarate aktore eta bertsolariari? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bidegurutzean-olatz-salvadorrek-edurne-azkarateri/@@download/image/bidegurutzean.jpg
2019/09/13
Inoiz galdetu al diozu zeure buruari zein diren zure erreferenteen erreferenteak? Guk jarraitzen ditugun artista zein kirolariek aldi berean beraientzat garrantzitsuak direnak jarraitzen dituzte, zale rolean. Atal honetan, ahaztu Olatz Salvador azkenaldian Euskal Herriak eman duen ahotsik ederrenetakoa dela. Oraingo honetan berarentzat erreferente den pertsona bat aukeratu eta hari egin nahiko lizkiokeen galderak luzatzeko eskatu diogu, beste edozein zaleren gisan. Zer galdetu nahi izan ote dio Edurne Azkarate aktore eta bertsolariari?
Bidegurutzean: Olatz Salvadorrek Edurne Azkarateri
 
  • Olatz Salvador: Oroitzapenak ekartzen dizkizun leku bat.
  • Edurne Azkarate: Oionek berak. Etengabe bueltatzen egotearen sentsazioarekin bizi naiz, nahiz eta duela urte asko ez naizen bertan bizi. Oroitzapen bilduma ederra daukat bertan, oroitzapen oso txarrak, oso onak eta baita oso intimoak ere. Bertan nagoenean mahastietatik barrena ibiltzea gustatzen zait asko, herrigunerik ikusi ezin daitekeen lekuen bila.

  • O. S.: Historiako zein pertsonaia interpretatuko zenuke gustura

  • E.A.: Pina Baush.

  • O. S.: Zergatik Pina Bausch?

  • E.A.: Egia esan jada existitzen da bere lanari buruzko dokumental bat, Pina izenekoa. Baina horrelako galdera baten aurrean, berdin berdin egiten zait erakargarria halako pertsonaia historiko interesgarri baten jardunean murgiltzea. Oraindik deskubritu ez diren gorputz adierazpenen bila abiatzea eta berak landutako lengoaiak nigandik igaro ahal izatea. Pina zen pertsona hori ulertzen saiatzeak merezi duela uste dut.

  • O. S.: Liburu/serie/film gomendiorik?

  • E.A.:

    • Liburuetan: Mundu Zoriontsu Bat (Huxley), King Kong Teoria (Despentes) eta Muerte Accidental de un Anarquista (Fo).

    • Serieetan: Sense8, Dear White People eta Black Mirror.

    •  Filmetan: Kill Bill I & II, Three Billboards Outside Ebbing Missouri eta The Hours.

  • O. S.: Lehendakari bazina, zein izango litzateke onartuko zenukeen lehen legea?

  • E.A.: Errefuxiatuak, feminismoa, kultura, aldaketa klimatikoa, hizkuntza, prekarietatea... Ez nuke jakingo nondik hasi.

  • O. S.: Historiako zein pertsonarekin joango zinateke trago bat hartzera?

  • E.A.: Chavela Vargasekin.

  • O. S.: Zergatik Chavela Vargasekin?

  • E.A.: Zergatik ez, ezta? Trago bat hartzera joatea denbora existituko ez balitz bezala, momentua partekatzearen sinonimo da niretzat. Hortaz, nor hobe Chavela baino? Chavela jakinduria, musika, esperientzia eta pasioa da, ederra eta hipnotikoa. Gozatzeko eta ikasteko aukera hori ez nuke inondik inora galduko.

Olatz salvador
(Donostia, 1990)



2010ean ezagutu genuen Skakeitan taldean teklatua jotzen eta koruak egiten. 2018an Zintzilik deitutako bakarkako lehen diskoa argitaratu zuen. Bere ahots ezti bezain indartsuak edonor hunkitzen du.
Edurne azkarate
(Oion, 1990)



Ziur Txoministak websail
dibertigarrian ikusi zenuela.
Ordutik antzerkian
buru belarri dabil,
baina bertsotan aritzeko eta
telebistan kolaboratzeko
tartea ere hartu
du arabar ipurterre honek.