Bide luzea ertzetik

Zalaparta askorik gabe, umiltasunez, bide luzea egiten ari da Bide Ertzean taldea. Ubeda anaiek gidatutako laukoteak oraintsu kaleratu du "Maite out" izeneko laugarren diskoa.
1998tik hona hiru disko eta maxi bat kaleratu dituzue. Euskal Herrian talde gutxik izan dute halako martxa azkarra
Beti izan dugu abestiak sortzeko gaitasuna, eta gainera, Gaztelupeko Hotsak disketxeak gure lana ezagutarazteko aukera eman digu. Bestalde, jendeak erantzun egin du, eta hori da garrantzitsuena. Iaz atsedenalditxo bat hartu genuen, hiru urte generamatzan etengabe diskoak grabatzen, kontzertuak ematen, eta konturatu ginen denbora behar genuela. Ordurako Euskal Herri osoa bizpairu aldiz zeharkatua genuen, eta ez genuen agortu nahi ez taldea, ez jendea atsedena maila publikoan hartu dugu, etengabe aritu garelako kantuak ateratzen eta inoiz baino gehiago entseiatu dugulako. Disko berrian nabari da hori.
Zein aldaketa dago "Grisa" aurreko diskotik "Maite out" honetara?
Kontzeptu eta hitzen aldetik, "gu"tik "ni"ra pasatu gara. Orain lehen pertsona singularrean erabiltzen dugu, eta akaso, hauek gure kantu pertsonalenak izango dira. Musikalki, berriz, inoiz baino gehiago zaindu dugu soinua. Kantuak inoiz baino landuago heldu dira estudiora, eta ekoizpenean erabat parte hartu dugu.
Disko hura ez al zen "Maite out" hau baino rockeroagoa?
"Grisa" diskoa beste estilo batzuk egiteko gauza ginela erakusteko modua izan zen. Pop kutsuko bi disko egin genituen haren aurretik, eta "Grisa"rekin esparru hura zabaldu genuen. Oraingoan ere badaude rock kutsuko egiturak, baina oro har. pop kantu melodikoetara itzuli gara.
Iruditzen zait Fran Iturbe gitarrajolearen konponketek garrantzia handia dutela diskoan. Horrela al da?
Fran errekurtso asko dituen gitarrajolea da, eta abesti guztietan bizpahiru gauza ezberdin egin ditzake, denak baliagarriak. Bere gitarrak oso presente egon dira beti. Dena den, nik Joserra Senperenaren parte hartzea nabarmenduko nuke, taldeari orain arte inoiz izan ez duen kutsua eman diolako. Beste sentsibilitate eta sonoritate batzuetan sartu gara berari esker, Hammond organuarekin, pianoarekin
Disko honetan Kirmen Uribe, Jose Luis Otamendi eta Iñigo Aranbarriren olerkiak musikatu dituzue. Aurreko lanetan bezala, poesia munduari begiratu diozue berriro. Ohitura bihurtzen ari da hori.
Guk kantuak egiten ditugu, eta horretarako gure sormen iturriak anitzak dira, ez bakarrik musikan. Literatura inspirazio iturria da guretzat, eta batzuetan poema batzuk erakargarriak egin zaizkigu, musikagarriak. Hor ikusten da gure iturri etako bat dela literatura. Kasu honetan Otamendi, Aranbarri eta Uribe aukeratu ditugu, baina Atxaga, Sarri eta beste hainbat ere oso gustuko ditugu.
"Zure Minari" diskoarekin Bartzelonan eta Madrilen aritu zineten . Zer moduz?
Esperientzia polita izan zen. Kontuan izan behar da gure diskoak ez direla han zabaltzen, eta extralurtarrak garela, finean. Hiri horietan euskal ikasle mordoa azaldu zen, eta harrera ona egin ziguten. Guretzat kanpoan aritzea oxigenoa hartzea da, baina argi dugu gure merkatu eta gune naturala Euskal Herria dela.
Zer moduz saldu dira orain arteko diskoak?
Harrera ona izan dugu, baina beti izan gara errealistak. Gu Euskal Herrian ez gara oso talde handia, ez gara Su ta Gar edo Negu Gorriak bezalakoak. Txikiak gara salmenta aldetik, baina jendeak jarraitzen gaitu. Gure musika ere hemen nahiko minoritarioa da, eta horrexegatik, diskoak grabatzea eta kontzertuak ematea poztasun handia da guretzat.
Eta Deabruak Teilatuetan? Berpiztuko al da inoiz?
Azken diskoan epitafio moduko bat jarri genuen: "Deabruak not dead". Hori da gure bandera.
Oraintsu Fermin Muguruzak adierazi du gaur egun proposamen interesgarri gutxi ikusten duela euskal musikan; mundu hau zikloka mugitzen dela, eta oraingoan beheraldia antzematen duela Zer diozu zuek?
Zikloen teorian ados nago, horrela da. Ez bakarrik musikan, baizik eta arlo guztietan. Dena den, ez nintzateke ausartuko esaten proposamen interesgarririk ez dagoenik, ez baitakit orain bertan zein proposamen dauden gazteen artean. Musikan korronte berri batzuk daude, batez ere dance eta teknologia berriekin lotuta. Laster edo berandu horrek isla garrantzitsua izango du Euskal Herrian, eta loraldi berria izango da.