Bide jasangarriena aukeratu ahalko da Google Maps-en
Funtzionalitate berria erregaiaren kontsumoa minimizatzeko, eta, horrekin, karbono igorpenak murrizteko pentsatua dago. Statista erakundearen datuen arabera, bideko garraioa Europako iturri kutsakorrenetakoa da.
Google-en aplikazioa gidariaren lehentasunetara egokituko da, beta emanez bide azkarrena edo ekologikoena hautatzeko. Erregaiaren aurrezte erlatiboa erakutsiko du eta bi bideen arteko denbora diferentzia. Bestalde, gidariak bere ibilgailua gasolina, diesela, hibridoa edo elektrikoa den aukeratu ahalko du, kontsumo eraginkorreneko bideak hobeto iradoki ditzan aplikazioak.
Funtzionalitate hau lehendik martxan zegoen Estatu Batuetan eta Kanadan, non kalkulatzen den milioi erdi tona karbono igorpen ekidin ahal izan direla.
Aukera hauez gain, aplikazio ezagunak, mugikortasun jasangarrirako bestelako aukerak ere eskaintzen ditu: bizikletan ibiltzeko bidea, oinezkoak, autoa partekatzeko aukerak edo garraio publikoa.

