Bide Ertzean taldearen 'Bilatuko zaitut' kantu berria entzungai

Bide Ertzean taldeak datorren irailaren 11n aurkeztuko du hirukotean grabatu duten '77' izeneko diska berria eta aurrerapen kantua, 'Bilatuko zaitut', jada entzungai da.
Non dira (GH 2006) zuzeneko azken diska 36ko gerraren inguruko kantez osatu bazuten, 77 lan berriak, izenburuak berak iradokitzen duen legez, trantsizioa delakoaren garaia izango du jomuga. Garai mugituak izan ziren 70eko hamarkadakoak Euskal Herrian, eta hala, hainbat gairen inguruan idatzi dituzte kantuak: askatasuna, maitasuna, berdintasuna bizi eta gozatu nahi duen gazteria, feminismoa, ekologismoa, ikastolen loraldia, sindikatuan bilakaera… Frankismoaren urte latzen ostean, garai berrien alde lan egin zuten gazteen ahalegina nabarmendu nahi izan dute disko berrian.
Beraz, atzera begira jarri dira Ubedatarrak, baina nostalgiatik baino hausnarketatik gehiago izango dute diska berriko kantuek. Garaiko gazteek erakutsitako grinan eta ilusioan erreparatu eta gaur egundaino iritsi diren balore eta irakaspenen gainean hausnartu dute, hori bai, oraindik askatu gabe dauden korapiloak ahaztu gabe.
Diskaren grabaziorako hirukotearen formula berreskuratu du taldeak. Ohi bezala, Imanol Ubedak jarri ditu ahotsa, gitarra eta harmonika, Joni Ubedak koroak eta gitarra apala eta Karlos Aranzeguik bateria eta perkusioa. Eta zuzenekoetan ere halaxe agertuko dira. Diskaren aurkezpen prentsaurrekoa irailaren 12an egingo dute Bilboko Kafe Antzokian eta areto berean, baina urriaren 10ean, taula gainean joko dituzte estreinakoz kantu berriak. Hala, udazkenean hasiko dute Euskal Herriko hainbat txokotara zabalduko den bira.