Bidali zure proposamena Atlantikaldiara!

Bidali zure proposamena Atlantikaldiara! Irailak 20, 21, 22, eta 23 egingo dute jaialdia. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bidali-zure-proposamena-atlantikaldira/@@download/image/atlantikaldia-2018.jpg
2018/04/18
albiste-laburra
Irailak 20, 21, 22, eta 23 egingo dute jaialdia.
Bidali zure proposamena Atlantikaldiara!

Ireki dute Atlantikaldiara proposamenak bidaltzeko epea! Proposamenak baloratzeko garaian, antolakuntza batzordeak honako irizpide hauek izango ditu kontuan: Urtean zehar antolatutako ohiko ekitaldien errepikapena ez izatea, hots, berrikuntza bat barneratzea; partehartzea sustatzea, eragile ezberdinen arteko elkarlanetik sortutako ekimena izatea; itsasoa ardatz hartuta sortutako ekimena izatea; kaletarra, topagune izatea.

 

Sorkuntza artistiko ezberdinak sustatuko ditu jaialdiak, Itsas Korronte ezberdinak hain zuzen ere, eta horretarako Itsas Elkarrizketak indartu eta Itsas Topalekuak zabalduko ditu aurtengo edizioak.

 

Animatu! PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EGIN KLIK!