Bidaia denboraren makinan

Hona hemen argitu gabeko gertaera misteriotsu bat. 1950eko ekainean, ustez Rudolf Fenz izena zuen gizon bat hil zen New York-eko 5. hiribidean, auto batek harrapatuta. Gizonak beste mende batekoa zirudien arropa zeraman. Patriketan, berriz, txartel batzuk eta dolar batzuk aurkitu zituzten, aspaldi baliogabetuak. Eskutitz bat ere aurkitu zioten, 1876ko data zuena. Ikerketen arabera, Rudolf-en desagerpena 1876ko ekainean salatu zuten. Desagertu eta 74 urtetara harrapatu zuen auto batek ustezko Rufolf Fenz. Denboraren bidaiaria ote?