Biblia isiltasunean, mesedez

Biblia garrasika irakurtzen ari zen gizon bat isilarazi behar izan dute berriki Hawai-Los Angeles hegaldiko bidaiariek. Gizona batetik bestera zebilen bibliako pasarteak ozen irakurriz, eta urduri jarri zituen bidaiariak eta tripulazioa. Isiltzen ez zenez, zinta itsaskorrarekin ahoa estaltzea erabaki zuten. Tripulazioari lanerako enbarazu egitea leporatu zioten gizonari.