Biarritzeko balletaren dantza ikuskizuna izango da Donostiako Victoria Eugenia antzokian
Biarritzeko Malandain Balletak lau emanaldi eskainiko ditu Donostiako Victoria Eugenia Antzokian gaurtik igandera. XX. mendean arrakastarik handienetarikoa izan duten bi obra izango dira ikuskizunaren parte: Igor Stravinskiren Suzko txoria eta Udaberriaren sagaratzea.
Lan hauek koreografia asko izan dituzte Fokinek era Nijinskik Ballet Errusiarrentzat lehenengoz sortu zituztenetik. Beren bertsioak osatze aldera, Thierry Malandainek eta Martin Harriaguek beren jatorrietara jo dute. Konpainiaren zuzendariak bere espiritualtasun biblikoa itzuli dio jatorrizko ipuineko Txoriari: argi-eramaile zerua eta lurraren artean, gizakioi esperantza eta aringarria eskaintzea du helburu, Asisko Frantziskoren antzera. Martin Harriaguek, berriz, Stravinskik berak Montjoie aldizkarian azaldu zuen argumentua hartu du oinarri, "gizakiaren pultsio telurikoa" taularatu nahian, obran zein partituran.
Emanaldiak arratsaldeko zortzietan izango dira eta sarrerak hemen eskura daitezke.

