"Bi urte, lau hilabete eta egun bat" dokumentalaren estreinaldia

"Bi urte, lau hilabete eta egun bat" dokumentalaren estreinaldia Lander Garrok zuzendu duen lanak intsumisioaren aldeko mugimendua landuko du. Protagonistak egun 50 urte ingururen bueltan dauden Nafarroako sei intsumiso dira. Estreinaldia Donostian izango da ekainaren 24an. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bi-urte-lau-hilabete-eta-egun-bat-dokumentalaren-estreinaldia/@@download/image/EaEo_KuXsAEHcMx.jpg
2020/06/11

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Lander Garrok zuzendu duen lanak intsumisioaren aldeko mugimendua landuko du. Protagonistak egun 50 urte ingururen bueltan dauden Nafarroako sei intsumiso dira. Estreinaldia Donostian izango da ekainaren 24an.
"Bi urte, lau hilabete eta egun bat" dokumentalaren estreinaldia

Giza Eskubideen Zinemaldia ospatuko da Donostian ekainaren 22tik 24ra eta bertan hiru pelikula aurkeztu dira: Apaga la luz y verás (2020), Ernes Lluch, libre y atrevido (2020) eta aipatutako Lander Garroren Bi urte, lau hilabete eta egun bat dokumentala. Emanaldiak Donostiako Antzoki Zaharrean izango dira arratsaldeko 19:00etan. 

Dokumental honek nahitaezko soldaduskaren aurka borrokatu zuten Nafarroako sei lagunen istorioa kontatzen du. Guztiak izan ziren giltzapetuak soldaduskari uko egiteagatik eta guztiek nahiago izan zuten kartzela armada baino. Intsumiso izateko hamaika arrazoi izan zituzten: bakezaletasuna, anarkismo pentsamoldea, abertzaletasuna eta baita sinesmen erlijiosoak ere. Guztiek bat egiten zuten ordea ausardian eta honela, Estatuari borroka irabaztea lortu zuten. Egun, 50 urteren ondoren lortutakoaz hitz egingo dute dokumentalean, baina etorkizunaz hitz egiteko beta ere hartuko dute mundu hobeago baten alde egiteko helburuarekin.