Bi urte bete ditu semaforoak

Bi urte bete ditu semaforoak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bi-urte-bete-ditu-semaforoak/@@download/image/2011619783semaforoa.jpg
2012/12/13
berria
Bi urte bete dira Tolosaldeko euskaltzale talde batek Euskararen Semaforoa martxan jarri zutenetik. Euskararen berreskurapenean egiteke daudenak nabarmentzea da euren helburua.

Villabona, Zizurkil, Ikastegieta, Tolosa... eskualdeko hainbat herrietako semaforoetan jendearen harridura eragin zuten kartelak jarri zituzten 2009ko ekainean: 'Semaforoak euskaraz'.
Euskararen inguruko bilgune bat osatzea nekeza suertatzen zitzaiela ikusirik blog bat martxan jartzea erabaki zuen eskualdeko euskaltzale talde batek. Semaforoek gorri, hori eta berdeaz haratago ez zuten inolako hizkuntzarik ordurarte baina kartelen kanpainarekin euren ideiari dezenteko oihartzuna ematea lortu zuten: euskararen berreskurapenean albiste onak (berdea), arriskutsuak (horia) eta txarrak (gorria) bildu eta komentatu beharra.
200 post baino gehiago bildu dituzte denbora honetan eta osasuntsu aurkitzen da urteurrenean: Jaurlaritzaren diru-laguntzetaz, abizenen grafiaz, gidabaimen azterketaz, UEMA egunaz, Eskola Txikien Festaz, Donostian buruturiko hizkuntz eskubideei buruzko kongresuaz... dihardute azken egunotan.
Begiratu bat eman nahi duenak sarean topatuko ditu.