Bi ordu eta erdi baino gutxiagoko etxeko hegaldiak debekatuko ditu Frantziak

Bi ordu eta erdi baino gutxiagoko etxeko hegaldiak debekatuko ditu Frantziak Frantziak bi ordu eta erdi baino gutxiagoko etxeko hegaldiak debekatzen dituen legea onartu berri du, treneko bidaiak lehenetsiz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bi-ordu-eta-erdi-baino-gutxiagoko-etxeko-hegaldiak-debekatuko-ditu-frantziak/@@download/image/file_20210412113959.jpg
2021/04/15

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Frantziak bi ordu eta erdi baino gutxiagoko etxeko hegaldiak debekatzen dituen legea onartu berri du, treneko bidaiak lehenetsiz.
Bi ordu eta erdi baino gutxiagoko etxeko hegaldiak debekatuko ditu Frantziak

Karbono igorpenak gutxitzeko helburuz Frantziak zenbait hegaldi nazional debekatzen dituen legea onartu du. Pasa den larunbatean bozkatu zen. Helburua trenean eroso egin daitezkeen bidaia nazionaletan hegaldiak ezabatzea da. 

Hegaldien industriaren momenturik kritikoenetako batean iritsi da neurria. Airelineak pixkanaka konfinamenduko geldialditik errekuperatzen ari dira. Neurri honek euren diru-sarrerak murriztuko dituzte zenbait Frantziako hirietako ibilbideetan. 

Lege proiektua orain Senatuak onartua izan beharko du hirugarren bozketa baten aurretik. Alta, ingurumenaren aktibistek diote neurria ez dela nahiko eta muga lau ordutik beherako tren bidaietan jarri behar zela eta ez bi ordu eta erdian. 

Frantziako neurria hau beste saiakera bat gehiago da hegazkinek sortzen dituzten karbono igorpenak murrizteko. Zenbait airelineak karbono igorpenak euren aldetik murrizteko konpromisoa hartu dute, karbono neutral izatera iristeko.