Bi giza espezieren arteko harremanetik jaiotako gizakia aurkitu dute
Emakume bat zen, 13 urterekin hil zen eta erdi neanderthala eta erdi denisovarra zen. Harrigarria!

Siberian aurkitu dute; 13 urteko emakume baten gorpua da, duela 50.000 urtekoa. Harrigarriena? Bi giza espezieren arteko harreman baten fruitua dela; erdi neanderthala eta erdi denisovarra. Duela 40.000 urte arte Eurasian bizi izan ziren bi espezieak; neandertahalak mendebaldean zeuden, eta denisovarrak ekialdean. Ikerlarien arabera gutxitan egiten zuten elkarrekin topo, baina bazuten haien arteko harremanen susmoa; azkenik, topatu dute horren froga. Sekulako aurkikuntza antropologiaren munduarentzat!