Bi gaizkile harrapatu dituzte... kartzelan

Bi gaizkile harrapatu dituzte... kartzelan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bi-gaizkile-harrapatu-dituzte-kartzelan/@@download/image/49p5-2.jpg
2012/12/13
berria
Euren kontrako atxiloketa agindua izanagatik ere aske omen zebiltzan bi gaizkile kartzelan aurkitu ditu Mexikoko poliziak. Noski, kartzelan zirela jakin zuenean, Alfredo Cervantes eta Alvaro Darío de Leon zerrenda horretatik ezabatu zituen poliziak. Afera hori zela-eta, fiskalak ondorengo oharra plazaratu du: "Herritarren eta agintarien laguntzari esker, dagoeneko kartzelan diren bi gaizkile arriskutsu hauek aurkitzea lortu dugu".