Bi FM irratian

Rolling Stone aldizkariak munduko hogei musika irratirik onenen artean sailkatu duen horretan, sarean zabaltzen den Carne Cruda irratsaio ezaguna ematen hasi dira. Javi Gallegok gidatutako saioa asteazken eta ostiraletan entzun ahal izango da bifmradio.com webgunean, eguerdiko hamabietatik aurrera.