Bi Alemaniak

Bi Alemaniak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bi-alemaniak/@@download/image/2008116204790p10berlin.jpg
2012/12/13
berria
Bi Alemaniak
1989ko azaroaren 10ean bota zuten Berlingo harresia. Harresia bota eta gero, bi Alemaniak batu egin ziren berriro.

Hala ere, alde handia dago oraindik ekialdeko eta mendebaldeko herritarren bizi baldintzen artean. Wolfgang Tiefensee ministroak duela gutxi kaleratutako txostenaren arabera, 10 urte beharko dira benetako parekatzea gertatu arte. Hazkunde ekonomiko txikia, langabezia, populazioaren "ihesa" eta jaiotza tasaren jaitsiera dira ekialdeko biztanleen mamu nagusiak. Argilun ugari batze prozesuan!