Bezain

Bezain https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bezain/@@download/image/bezain_1398775742.jpg
2014/05/05
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Bagara nor
151.zenbakia
Bezain taldearen estreinako lana. Mungiarrek bost abestirekin osatu duten EP fresko honetan rock melodikoa aurkituko du entzuleak. Ahotsa bere onenean egon ez arren, lan txukuna egin dute gazteek. Intro motz baten ondoren, Merkatura abestia dator bat-batean gitarra, bateria eta baxua sinkronizaturik. Ondoren, Galtzen zaretenean abestiak motibatu egingo zaitu. Zure aurrean abiadura moteltzeko, eta azkenik, Gutunak punk ska indartsu azkarrarekin. Ondo aukeratu dituzte autoekoizpen honetako abestiak. Hurrengo diskoaren zain gaude.