Betiko haize indarra

Betiko haize indarra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/betiko-haize-indarra/@@download/image/4p22-1.jpg
2012/12/13
berria
Betiko haize indarra
Haize indarra energia bihurtzeko, ez dago zertan gure mendietan perretxikoak bezala ugaldu diren aerogeneradore handiak erabili. Esate baterako, Mallorka aldean 500 bat errota zuri eta eder daude eta haietako %10 berritu dute haize indarra lortzeko eta bide batez, lurrazpiko ura eskuratzeko. Programa honek hiru helburu ditu: landa eta nekazaritza guneen egoera hobetzea, energia berriztagarriak sustatzea eta ondare historikoari eustea.