Betiereko sua

Betiereko sua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/betiereko-sua/@@download/image/75-p12.Zursumendi.jpg
2012/12/13
berria
Betiereko sua
Zientzilarien arabera, Australiako New South Wales estatuko Wingen mendiko sua duela 5.000 urte inguru piztu zen, eta orduz geroztik, ez da sekula itzali. Tximista batek piztu omen zuen sua duela 5.000 urte inguru, eta mendiaren ikatz erreserbak etengabe elikatu du; horregatik ez da orain arte itzali. Mendiaren izen bera ere bitxia da, “wingen” hitza eta bertako aborigenek suari esateko erabiltzen dutena, oso antzekoak direlako.